Gaur, Azaroak 25, ekitaldi ezberdinak egingo dira bailaran

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatuko da.

Arratsaldean, karro poteoa egingo da Villabonako Erreboteko plazatik hasita eta, 18:45etan Emakumeen Irradaka egingo da Joxe Arregi plazan. 18:30etarako deitu dute entsegurako hitzordua. Emakume zizurkildarrontzat bereziki, hitzordu garrantzitsua da. Dantza egin dezagun eskutik helduta, gure amonek egiten zuten bezala.  Indarkeria matxista jasan eta jasaten duten emakume guztioi eskainiko diegu gure dantza. Beltzez jantzi eta koloredun zapia ala zapi morea jantzita, Joxe Arregi Plazan jarrita dago hitzordua. Irradaka dantzatzen ikasteko, 18:30etan izango da entsegua. Dantza berriz 18.45tan izango da.

19:00etan, Elkarteratze ibiltaria egingo da Zizurkildik Villabonara eta bertako Berdura plazan egingo da ekitaldia. Iluntzeko 20:30etatik aurrera, pikoteoa eta karaokea izango dira Villabonako Gaztetxean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.