16 ekintzailek 1.000 eurotik gorako diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute Tolosaldean

Tolosaldeko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza bat jarriko dute eskura Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek, enpresa berrien balizko sorrerak aztertzeko edo enpresa proiektu berriak martxan jartzeko helburuarekin.

16 ekintzaileren proiektuak lagunduko dira diruz, bi multzotan banatuta. Horietako 10 laguntza Enpresa Plan bat sortzera bideratutakoak izango dira; hau da, enpresa bat sortzeko ideia duten ekintzaileek bideragarritasun azterketa bat egin beharko dute. Horrek ez du esan nahi gero enpresa hori sortu behar denik.

Beste sei diru-laguntzak, dagoeneko bideragarritasun azterketa egina izan eta enpresa martxan jartzera doazenentzat izango dira.

Enpresa Plana egiteko diru-laguntzak

Bi hartzaile mota ditu: 30 urtez azpiko ekintzaileentzat sei laguntza daude, eta beste lau, adin horretatik gorakoentzat:

 

Emak. < 30

Gizon. < 30

Emak. >30

Gizon. >30

Laguntza kopurua

3

3

2

2

Diru-laguntza

1.300 €

1.150 €

1.150 €

1.000 €

Onuradunek honako baldintzak bete behar dituzte: langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea, helburu bererako beste diru-laguntzarik ez jasotzea, ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta bideragarritasun azterketa egiteko 2 hilabeteko dedikazioa eskaintzea.

Enpresa martxan jartzeko diru-laguntzak

Beren enpresa martxan jartzera doazen ekintzaileei bideratutakoak izango dira gainerako 6 diru-laguntzak. Laguntza jaso ahal izateko, ordea, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana eginda izatea eta gehienez hiru hilabeteko epean autonomoetan alta ematea. Hau da, enpresa epe horretan jarri beharko da martxan. Laguntzaren banaketa hauxe da:

 

Emak. < 30

Gizon. < 30

Emak. >30

Gizon. >30

Laguntza kopurua

1

1

2

2

Diru-laguntza

1.950 €

1.725 €

1.725 €

1.500 €

 

Eskaerak urriaren 5era arte

Eskaerak egiteko epea 2022ko urriaren 5ean amaituko da. Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri beharko da harremanetan, Lehiberri Zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.