Tolosaldeako batazbesteko datua hiru puntutan hobetzen du Zizurkilek. Izan ere, %67,33koa baita eskualdeko birziklatze tasa.
Gaika aztertuz gero, Zizurkilen 20.434 kilo organiko jaso zen 2022ko maiatzean. Beirari dagokionez, 10.988 kilo jaso zen; 10.524 kilo ontzi arin, 7.776 kg. paper, 1.662 kg. arropa eta 21.295 kg. errefusa.
Birziklatze datuak bide onean doaz, beraz. Oraindik ere, hala ere, badago zer zuzendurik. Izan ere, herriko zenbait gunetan ohikoa baita hondakinak lurrean botata ikustea. Bilketa sistema aldatu aurretik, herrian biltzen zen errefusaren ia %10 lurretik biltzen zen. Azken hilabeteotan hobera egin du datuak eta errefusaren %5a, hilean 600 kg. inguru jasotzen da lurretik. Gogoratu erabat galerazita dagoela hondakinak lurrean uztea.