Aiztondo bailarak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekin duen senidetzea ospatzeko eguna iristear da.
Asteasuri egokitzen zaio aurten festa antolatzea. Eguerdiko 12:00etan egingo dute ekitaldi nagusia Asteasuko udaletxean eta, ondoren, Sarasola sagardotegian bazkaltzeko aukera izango da.