Asteburu hau ere ekitaldiz lepo dator

Larunbat goizean Zizurkilgo Biatloia izango da, herrigunean. Haur eta gazteei zuzendua, ibilbide berriarekin dator aurtengoa. Goizeko 10:30etan txikienek ekingo diote lanari. Haur Hezkuntzatik hasi, eta DBH4-ko ikasleak bitarte, maila ezberdinetan banatuta lehiatuko dira.

Herrigune inguruan egingo dute korrika saioa, eta Perot inguruko belazeetan prestatutako ibilbidean barrena ibiliko dira bizikletaz.

Igandean berriz, mendi ibilaldi berezia egingo dute. Zizurkilgo errotetan barrena ibiltzeko aukera eskainiko dute, Joxe Arregi plazatik abiatuta. 09:30etan abiatuko dira eta, Orkaiztegi, Akezko, Alkañiz, Adunibar eta Loidi errotetako aztarnak bisitatuz, gure herriaren historia hobeto ezagutnzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. 6,4 kilometro inguruko ibilaldia izango da eta geldialditxoa egingo da PM Otaño plazan, hamaiketakoa egin ahal izateko. Norberak bere hamaiketakoa eraman beharko du.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.