Zizurkilgo Intxaur pilotalekua itxura-berrituta dago. Azken asteotan pintaketa lanak egin dituzte eta bihartik aurrera erabiltzeko moduan egongo da.
Honenbestez guztiz txukunduta dago pilotalekua. Argiteri berria jarri zen iaz eta behekaldeko ate handia ere berria da. Paretan txukundu eta margotuta, dotore dago Zizurkilgo pilotalekua.
Berrikuntza gisa, pilotalekuaren izena eta Zizurkilgo nahiz Euskal Herriko armarriak margotu dituzte ezker-paretaren goikaldean. Bestalde, frontisaren gaikaldean pilotalekuaren eraikuntza urtea eta izena jasotzen duen margoa txukundu eta mantendu egin da.
Txapela eguna ospatuko da bihar herrigunean, eta dantzariek egingo dute pilotalekuaren estreinaldia.