Hondakin begetalen gunea erabiltzeko arauak

Danenako futbol zelaiaren atzealdean dagoen hondakin begetalen eremua ahalik eta ongien kudeatzeko arauak zehaztuta daude.

Hileko azken asteburuetan irekita egongo da etxeetan sortzen diren hondakin begetalak bertan utzi ahal izateko. Otsaileko azken asteburuan (ostiraletik igandera) irekita egongo da.

Hondakin begetalen artean, kimaketa ondorengo adarrak, lorategietako belar eta landareak... ahalik eta modu txukunenean uzteko eskaera luzatu nahi du Udalak.

Horretarako, hondakin bakoitza non utz daitekeen zehazten duen panela jarrita dago bertan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.