'Bi arnas' dokumentala eta 'Non dago Mikel?' filma eskainiko dituzte ostegun honetan Atxulondo Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Modu horretan abiatuko da aurtengo 'Torturaren egia, itzaletik argira' ekimena.
“Bi arnas” torturaren gaineko testigantza bat da. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal. Mikel Zabalzaren desagerpenaren inguruko filma da 'Non dago Mikel?'.
Igandean egingo da ekimenari lotutako ekitaldi nagusia, Joxe Arregi plazan. 12:00etan emango zaio hasiera.