'Aldiriko tren zerbitzua' mozioa

ALDIRIKO TREN ZERBITZUAREN INGURUKO MOZIOA

 

Zizurkilgo EH Bilduk, hainbat erabiltzaileren kexak jaso ostean, Zizurkilgo Udalbatzan ondorengo kezka azaldu nahi du Renfe Aldiriak tren zerbitzua dela eta. Azken hilabeteetan zerbitzua kaskartu egin dela uste orokorra da: Atzerapenak ohikoak ari dira bihurtzen, hamar, hamabost edo hogei minutukoak. Eta sarriegitan, trenak bertan behera geratzen ere ari dira.

Harrotasun bat izan da urteetan tren zerbitzu bat herrian izatea baina jasaten ari den zerbitzuaren kaskartzeak irudi hori hankaz gora jarri du. Era berean, herriko geltokian egitekoak ziren irisgarritasuna hobetzeko lanak ere ez atzera ez aurrera daude.

 

Honen aurrean, Zizurkilgo Udalbatzak zera onartzen du:

RENFEk eta zerbitzuaren ardura duen Espainiako gobernuari eskatzea

1-      Neurriak har ditzala eta baliabideak jarri tren zerbitzua fidagarria eta puntuala izatera itzuli dadin.

2-      Azpiegituran egiten ari diren lanak direla eta atzerapenak badaude, aurrez jakinaraz dezatela eskatzen diegu.

3-      Herriko geltokiak behar dituen hobekuntza eta irisgarritasun lanen proiektua berriz hartu dezatela.

 

Gertuko garraio publikoa da klima aldaketari aurre egiteko dugun garraio eraginkorrena eta horren aldeko estrategia sendoa eskatzen diegu erakunde eskumendunei.

 

Idatzi hau Espainiako gobernu ordezkaritzara bidaliko da osoko bilkurak onartzen badu.

 

Zizurkilen, 2022ko urtarrilaren 11an

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.