2022 urteak erronka berriak ekarri ditu liburutegira. "Hamaika irakurtzeko jaioak gara" proiektua ekimena jarri dute martxan haur, zein helduentzat.
Hilabetero gai jakin baten inguruko irakurketak egin beharko dituzte parte hartzaileek, eta amaitzean komentario edo erreseña bidali liburutegira. Irakurtzeak beti ere saria dauka, eta urte amaieran opariak jasoko dituzte irakurle amorratuek. Hurbildu zaitezte liburutegira informazioa eskatu, izena eman, eta liburuak aukeratzera.