Etxean gaixorik edo ezinduta dauden pertsonen zaintzan dabiltzanei zuzendutako tailerrak antolatu ditu Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak. Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilgo herritarrei daude zuzenduta eta Saioa Garmendia adituak eskainiko ditu.
Autozainketan trebatzeko modu ezberdinak landuko dituzte saio horietan. Zaintza lanetan ari denak jasan ditzakeen arazo fisiko zein psikologikoak aztertu, eta irtenbide ezberdinak landuko dituzte tailer horietan.
Urtarrilaren 18an, asteartearekin, tailerrak aurkezteko hitzaldia eskainiko du Saioa Garmendiak Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. 18:30etan hasiko da saioa. Pandemima egoera dela eta, beharrezkoa da aforoa kontrolatzea. Horregatik, beharrezkoa izango da hitzaldirako aurrez izena ematea: 943 69 39 30.