Urte berriarekin batera, seinale berriak ageri dira herriko bi gunetan. Zubiaurretxoko bidegurutzean eta San Millan elizaren atzealdean, Zizurkil UEMAko kide dela adierazten duten seinaleak jarri dira.
Apirilaren 26ko osoko udal batzarrean erabaki zen Zizurkil UEMAko kide izatea eta, maiatzaren 29an UEMAk Villabonan egindako batzarrean kide gisa onartzea erabaki zen. Amasa-Villabona ere egun berean onartu zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide gisa. UEMAren sorreraren 30. urteurreneko batzarrean egin zen onarpen eta ongi-etorri ekitaldia.
Aurrerantzean, gure herrira gerturatzen direnek begibistan izango dute Zizurkil herri euskalduna dela.