Kultur egitarau oparoarekin hasiko da urtea Zizurkilen
Urte hasierarako prestatutako kultur egitaraua aurkeztu du gaur Zizurkilgo Udalak. Maite Amenabar kultur zinegotziak azpimarratu duenez, "Zizurkilen kulturaren aldeko apustu garbia egin du. 2022a kultur ekitaldiz betea hasiko dugu. Modu horretan, gure herritarrei gozamenerako tarte ederrak eskaini nahi dizkiegu. Musika, antzerkia, bertsoa… denetarik izango dugu aukera. Herritarrengan pentsatuta aritu gara, noski, baina bigarren helburu bat ere badu ekimen honek; gure inguruko sortzaileak babestea. Pandemiak zaildu egin die euren lana plazaratzeko bidea eta Zizurkilen, egoera hori pixka bat arintzeko saiakera egin nahi izan dugu".
Ainhoa Larrea teknikariak eman ditu ondoren egitarauaren inguruko azalpenak eta bide batez hark ere azpimarratu du "pandemia garaian garbi geratu zen kultura leiho garrantzitsua dela. Osasun neurriak zainduz geroz, kultura segurua dela ikusi dugu eta Udalak apustu handia egin du horren alde. Egitarau oparoa prestatu dugu".
Jarraian ikus daiteke egitarau osoa:
ZIZURKIL
2022KO LEHEN HIRUHILEKOKO KULTURA-PROGRAMAZIOA
GAZTEZULOKO GABONETAKO PROGRAMAZIOA
Abenduak 28: IRTEERA ROCOPOLISERA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.
Abenduak 29: PING-PONG TXAPELKETA, DBHko ikasleentzat.
Abenduak 30: IRTEERA GORBEIA PARKERA, DBHko ikasleentzat.
Urtarrilak 4: SERIGRAFIA-TAILERRA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.
Urtarrilak 5: IRTEERA TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIRA, DBHko ikasleentzat.
Urtarrilak 7: XABOI TAILERRA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.
PROGRAMAZIO OROKORRA
Urtarrilak 4, asteartea
BIDAIBIZITZEN ZIRKO-IKUSKIZUNA, 17:00etan, Atxulondo kultur etxean, familia guztiarentzat. Gonbidapenak beharrezkoak izango dira.
SINOPSIA
Zer nolako gauzak sortu genitzake ezinezkoa dela esango ez baligute?
Zer gertatuko litzaiguke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu?
Antzerki-lan honen protagonista printzipala, Zirkun, eta txotxongilo txikia, Tina, bidaia liluragarri hau hastea erabaki dute… BIDAIBIZITZEN.
Bidaia hau txirringa magiko eta bitxi batean egingo dute.
Bidean abentura mordoa bizi eta pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte.
Hauekin bizitzari buruzko gauza inportante ugari ikasiko dituzte.
Urtarrilak 8, larunbata
IKER LAUROBAREN kontzertua, 22:00etan, Joxe Arregi plazako estalpean.
Urtarrilak 14, ostirala
GARBIÑE LARREAREN “SENDABELARREK DAKITENA” liburuaren aurkezpena. 19:00etan, Iriarte kultur etxean.
Urtarrilak 21, ostirala
JAKOBA ERREKONDOREN EGUTEGIAREN aurkezpena, 19:00etan, Iriarte kultur etxean
Otsailak 6, igandea
“KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL” musikala, Intxaur frontoian
Otsailak 19, larunbata
ERRE bertso ikuskizuna.
Martxoak 6, igandea
LUZE EDO MOTZ, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen binakako bakarrizketak.
Martxoak 26, larunbata
GU PRIMER antzerkia, Xentimorik gabe taldearen eskutik. Inazio Tolosa, Ramon Agirre eta Nerea Gorriti aktoreen antzezlana.
.
Apirilak 2, larunbata
ZIZURKILGO BLUES GAUA.
ZIZURKIL
2022KO LEHEN HIRUHILEKOKO KULTURA-PROGRAMAZIOA
GAZTEZULOKO GABONETAKO PROGRAMAZIOA
Abenduak 28: IRTEERA ROCOPOLISERA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.
Abenduak 29: PING-PONG TXAPELKETA, DBHko ikasleentzat.
Abenduak 30: IRTEERA GORBEIA PARKERA, DBHko ikasleentzat.
Urtarrilak 4: SERIGRAFIA-TAILERRA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.
Urtarrilak 5: IRTEERA TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIRA, DBHko ikasleentzat.
Urtarrilak 7: XABOI TAILERRA, LH 4-5-6 mailetako ikasleentzat.
GABONETAKO PROGRAMAZIO OROKORRA
Urtarrilak 4, asteartea
BIDAIBIZITZEN ZIRKO-IKUSKIZUNA, 17:00etan, Atxulondo kultur etxean, familia guztiarentzat. Gonbidapenak beharrezkoak izango dira.
SINOPSIA
Zer nolako gauzak sortu genitzake ezinezkoa dela esango ez baligute?
Zer gertatuko litzaiguke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu?
Antzerki-lan honen protagonista printzipala, Zirkun, eta txotxongilo txikia, Tina, bidaia liluragarri hau hastea erabaki dute… BIDAIBIZITZEN.
Bidaia hau txirringa magiko eta bitxi batean egingo dute.
Bidean abentura mordoa bizi eta pertsonaia dibertigarri ugari ezagutuko dituzte.
![]() |
Hauekin bizitzari buruzko gauza inportante ugari ikasiko dituzte.
Urtarrilak 8, larunbata
![]() |
IKER LAUROBAREN kontzertua, 22:00etan, Joxe Arregi plazako estalpean.
Urtarrilak 14, ostirala
GARBIÑE LARREAREN “SENDABELARREK DAKITENA” liburuaren aurkezpena. 19:00etan, Iriarte kultur etxean.
Urtarrilak 21, ostirala
![]() |
JAKOBA ERREKONDOREN EGUTEGIAREN aurkezpena, 19:00etan, Iriarte kultur etxean.
Otsailak 6, igandea
![]() |
“KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL” musikala, Intxaur frontoian.
Otsailak 19, larunbata
ERRE bertso ikuskizuna.
Martxoak 6, igandea
LUZE EDO MOTZ, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen binakako bakarrizketak.
SINOPSIA
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
Martxoak 26, larunbata
GU PRIMER antzerkia, Xentimorik gabe taldearen eskutik. Inazio Tolosa, Ramon Agirre eta Nerea Gorriti aktoreen antzezlana.
SINOPSIA
![]() |
Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantuz kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak (PRIMER!).
Apirilak 2, larunbata
ZIZURKILGO BLUES GAUA.