Danok Danena halterofilia taldearen urte amaiera

Abenduaren 11n, larunbata, Irungo Uranzu frontoian Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan zen. Bai emakumezkoetan, bai gizonezkoetan, Danok Danena talde txapelduna izan zen. Ondorengoak izan ziren parte hartu zuten pultsulariak.Emakumezkoak: Elena Mangas, Naiara Madrid, Allison Rivera, Amaia Blanco.Gizonezkoak: Ekaitz Cortajarena, Eki Lizaso, Mikel Alvarez, Jon Rodriguez, Pablo Ucero eta Andres Rubiños.

Emakumezkoetan marka hoberena Elena Mangasek egin zuen eta gizonezkoetan Ekaitz Cortajarenak.


Igande honetan, abenduaren 19n,  Zizurkilen kirol astearen barnean Lehen Egarri Trofeoa antolatu zen Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Ondorengoak izan ziren parte hartzaileak:

Gaztetxoak: Mirari Maqueda eta Lier Erro

Emakumezkoak: Elena Mangas, Allison Rivera eta Amaia Blanco.

Gizonezkoak: Ekaitz Cortajarena, Jon Rodriguez, David Rubio, Julen Larrauri eta Eki Lizaso.

Danok Danena taldeko kideek eskertza mezua zabaldu nahi izan dute: "Urteak dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazan txapelketarik egin gabe pasa ditugunak eta eskerrak eman nahi dizkiogu udalari atzokoa burutzea posible egin zuelako.Bestalde Egarri tabernari ere gure eskerrik beroenak,  txapelketa aurrera eramateko egin duen ahaleginagatik eta ondoren bazkari eder batetara gonbidatu gintuelako, atzokoan bapo jan genuen eta beraiei esker. Lehen Egarri Trofeoa izan zen atzokoa; ea honi eusten diogun eta datorren urtean bigarrena egiteko moduan garen.
Gure kirol urteari honekin eman genion bukaera. Ea ba datorren urtea hobea den guztiontzat,  kirol emaitza hobeak lortzen ditugun eta gaur egungo osasun egoerak ere hobera egin dezala.
Gabon oporretan gozatu guztiok ere eta taldearen izenean. Urteberri On".

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.