Zizurkilgo Udalak eta Herribizigune taldeak, herri batzarra deitua zuten ostiral honetarako, baina atzeratzeko erabakia hartu dute. Plaza Etxeberri eraikinaren inguruan aritzeko helburua du herri batzarrak, eta laster jakinaraziko dute data berria.
Udaleko parte hartze batzordearen eskariz Herribizigune herritar taldeak parte hartze prozesua sustatu du. Prozesu horretatik eratorritako ondorioak aurkezteaz gain, datozen erronken inguruan hausnartu eta proiektuari forma ematen hastea da herri batzarraren helburua.
Zizurkildar guztiei bertaratzeko deia egiten zaie, elkarlanean proiektu eder baten lehen hazia jartzen hasteko.