Aurreko larunbatean, urriak 30, Villabonako Olaederra kiroldegian Liga Nazionaleko 4. jardunaldia jokatu zen eta honekin batera baita Espainiako Kluben arteko txapelketarako sailkatzeko balio duen Play-offa ere. Goizean play-off jarduna izan genuen eta bertan, gizonezkoetan sailkatuak zeuden Danenako mutilen A taldea, Iruñeako Anaitasuna eta Zaragozako Helios taldea aritu ziren lanean. Emakumezkoetan berriz, Zaragozako Helios taldeko neskak izan genituen.DANENA A taldea ondorengo pultsulariek osatu zuten: David Rubio, Asier Gallego, Ekaitz Kortajarena, Mikel Alvarez, Jon Rodriguez eta Igor Sasiain.Eta hauek lortutako puntuazioak: DANENA: 1736,3 puntu. ANAITASUNA: 1772,3 HELIOS: 1699,4.
Egun berean eta gune ezberdinetan beste talde batzuk ere lehian aritu ziren; Espainiako Kluben arteko txapelketan parte hartzeko sailkatuak izan ote diren jakiteko zain daude Danok Danenko kideak.
Arratsaldean, Ligako 4. jardunaldiari ekin zioten eta bertan ondorengo taldeak aritu ziren: Mutiletan, Danena B taldea, Irundik Argitrans taldea eta Zarautztik ZKE taldea. Mutilen Danena B taldea: Alejandro Tomás, Jon Ander Iriarte, Pablo Ucero, Aitor Tecedor, Eki Lizaso eta Jon Kepa Kortajarenak osatu zuten. Eta hauek lortutako puntuazioak: DANENA B: 1512,736 puntu. ZKE: 1496,08 puntu ARGITRANS IRUN:1405,968 puntu.
Neskatan berriz, Danena A eta Danena B taldeak, eta Irundik ere Argitrans neska taldea.Nesken Danena A taldea: Elena Mangas, Susana Dávila, Daniela Perez, eta Naiara Madridek osatu zuten. Nesken Danena B taldea: Zaloa Iturbe, Allison Rivera, Amaia Blanco, eta Nalu Herrnazek osatu zuten.
Eta hauek lortutako puntuazioak: DANENA A: 761,034 puntu. DANENA B: 578,2013 puntu ARGITRANS IRUN: 373,7922 puntu.