Zizurkilgo kultur-egiterauko hitzordu klasikoa izaten da Blues Gaua. Zenbait saiakera egin arren, pandemiak ez du blues kontzertuak antolatzeko baimenik eman. Aurtengo maiatzean egin zen azken saiakera ere, bertan behera utzi beharra izan zen COVID19 kasuen gorakadagatik.
Azaroaren 9an, blues gosea asetzeko aukera izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Joxe Arregi plazan.
Maila bikaineko musikarien doinuez gozatu ahal izango dugu. Alde batetik, Nico Wayne Toussaint 2012an munduko aho-soinu jotzaile onenaren saria eskuratu zuen musikaria izango dugu gure artean, Iker Piris konpositore eta gitarra-jotzailearekin eta The Electra taldearekin batera.
Beste alde batetik, The Allnighters zazpikotearen rhythm & blues melodiak entzuteko aukera izango dugu. Indar handiko talde honek maila handiko musikariekin jo izan du, milaka kilometro eginez munduko hainbat eta hainbat txokotan zehar.