Herri-kirolak eta kultura eskutik, azaroaren 20an

Azaroaren 20an ekitaldi bereziak hartuko ditu Intxaur pilotalekuak. Arratsaldeko 17:30etan hasita, ohikoa ez den ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, lasto-altxatze txapelketa egingo baita. Irudi ikusgarriak utzi ohi ditu kirol honek eta ez da ohikoa izaten herrikirol saioetan.
Ondoren, harriaren inguruko bi ekitaldi hartuko ditu Zizurkilgo Intxaur pilotalekuak. Batetik, 2021eko Gipuzkoako Harri Handien txapelketa jokatuko da bertan. Arratsaldeko 18:00etan ekingo diote lanari bost harri-jasotzailek.
Hauexek izango dira parte hartuko duten kirolariak:
- Iñigo Eizagirre
- Jokin Eizmendi
- Aimar Galarraga
- Aimar Irigoien
- Jon Unanue
Lau harri izango dituzte arerio eta altxaldi gehien lortzen dituen harri-jasotzailea izango da txapelduna.
Bestetik, eta arratsaldea borobiltzeko, BERTSOAREN HARRIA ekitaldia izango da 19:30ean PEÑAGARIKANO eta MAIALEN AKIZUren eskutik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.