Ipuin-kontaketa berezia larunbatean

Larunbatean, urriaren 23an, ipuin-kontaketa berezi bat izango dugu Plazida Otaño liburutegian.

Hain zuzen, Zizurkilgo emakume nigeriarrek osatutako Divina elkarteak Elefantea eta bere lagunak ipuina eskainiko du, goizeko 11:00etan.

Ixabel Agirresarobek kontatuko du euskaraz, eta Toyim Badmusek, yoruba hizkuntzan.

Ondoren, trentza-tailerra egingo dute kontaketara azaltzen direnekin.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.