Gaur, urriak 15, Emakume Baserritarren Nazioarteko eguna ospatzen da. Etxeko martxa eraman, baratzea landu, produktuak azokan saldu, zaintza lanak egin..., lan isil eta nekaezinean aritu izan dira emakumeak Euskal Herrian, hainbat mendetan zehar.
Inolako aitortzarik jaso gabe aritu izan dira. Gure kultura eta hizkuntzaren transmisio lanak ere egin dituzte baserriko emakumeek.
Haien eguna da gaurkoa, euren lana aitortzeko eguna.