Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko dute eskualdean. Tolomendik zabaldu du aukera, eta urrian zein azaroan izango dira azterketak.

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) eskualdean bertan pasatzeko aukera eskaintzen du Tolomendik.  Zenbait egunetan ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek eskualdean azterketa pasatzeko aukera izango dute; denentzat aukera egon dadin, gertuen dagoen puntura jotzea gomendatzen du Tolomendik.  Interesatuek Irungo IAT egoitzara deitu behar dute (943 62 63 00 ) hitzordua hartzeko. Ordainketa ikuskapena egiten den egunean bertan egin beharko da esku dirutan.

Gure inguruko hitzorduak

  • Asteasu: urriak 15, Sutxard pabiloiean.
  • Anoeta: urriak 22, Edurka pabiloiean.
  • Villabona: urriak 27, Txermingo kamioi aparkalekuan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.