Irailaren 25a egun berezia izango da. Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa Joxe Arregi plazara gerturatuko da, herriko haurrekin elkartzeko asmoz. Ekimen honek erraldoi eta buruhandiak bertatik bertara ikusteko aukera eskainiko die txikiei.
COVID19aren eraginez urtebete pasatxo daramate kalejirarik eta dantzarik egin ezinik eta haurrek ezin izan dituzte gozatu. Iraileko Asteburu kulturalean kuku txiki bat egin zuten eta herriko gaztetxoek oso gustura hartu zuten haien bisita.
Irailaren 25ean elkarrekin gozatzeko aukera izango dute. Joxe Arregi plazara gerturatuko dira erraldoi eta buruhandiak eta bertan egongo dira 11:30etatik 13:00etara. Argazkiak ateratzeko aukera izango du hala nahi duen guztiak.
Etxeko buruhandi eta erraldoiekin gerturatzeko deia ere luzatu dute, guztiok goiz ederra pasatzeko.