2021-2022 ikasturterako ikastaro eskaintzaren berri eman du Udalaren kultura sailak. Atxulondo nahiz Iriarte kultur etxeetan, haur eta helduentzako ikastaroak eskainiko dira. Aurten, berrikuntza gisa, joskintzako ikastaro laburra ere izango da aukeran, urritik abendura bitarte.
Irailaren 13tik 27ra zabalik egongo da ikastaroetan izena emateko epea eta hauxe izango da epe bakarra. Udal bulegoetan egin beharko da izen-ematea eta hauxe da prestatutako eskaintza:
ATXULONDO KULTUR ETXEA
Haurrentzat
- Antzerki tailerra (2015-2009 urteen artean jaiotako haurrak). Ostiraletan, 18:00etatik 19:30etara. Prezioa: 90 euro.
Gazteentzat
- Dantza modernoa (LH4tik gorakoak). Astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 90 euro.
Helduentzat
- Patchwork. Asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 100 euro.
- Yoga. Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etatik 20:00etara. Prezioa: 135 euro.
- Pilates aurreratua. Astearte eta ostegunetan. 18:30etatik 19:30etara. Prezioa 140 euro.
- Forman jar zaitez. Astelehen eta ostiraletan. 17:55etatik 18:55etara. Prezioa 135 euro.
- Zumba. Asteazken eta ostiraletan. 19:30etatik 20:30etara. Prezioa 135 euro.
- Dancehall. Asteazkenetan 19:30etatik 20:45etara. Prezioa 90 euro.
- Sabel dantza. Astelehenetan 19:15etatik 20:45etara. Prezioa 140 euro.
- Ingeleseko mintzapraktika: Asteazkenetan 18:30etatik 20:00etara, Plazida Otaño liburutegian. First maila. Prezioa: 120 euro.
Jubilatuentzat (Izen-emateak Elizpe jubilatu elkartean)
- Gimnasia: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara.
- Joskintza eta eskulanak. Ostegunetan 16:00eattik 18:00etara.
- Yoga. Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30etara.
IRIARTE KULTUR ETXEA
- Eskulanak. Ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 100 euro.
- Helduentzat gimnasia. Astelehen eta asteazkenetan, 11:45ean. Prezioak: jubilatuek 80 euro, gainerakoek 110 euro.
- Memoria tailerra. Asteartetan, 18:30etatik 20:00etara. Prezioa 100 euro.
Ikastaro motzak
- Joskintza ikastaroa-hastapen maila. Urritik abendura, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 75 euro.
Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 24an amaituko da. Bi ikastaro edo gehiagotan izena ematen duen pertsonak, ordaineta bi epetan egiteko aukera izango du; irailean ikastaro bat eta abenduan besteak. Talde bakoitza sortzeko gutzieneko ikasle kopuru bat neharrezkoa izango da eta gehenezko kopurua ere finkatuko da. Gainera, beharrezkoa izango da izena ematen duten pertsonen %50 zizurkildarrak izatea. Baja eman ahal izateko, idatziz egingo beharko da eskaera, urriaren 31 baino lehen.
Horrez gain, euskara ikasteko ikastaroak diruz lagundiguko ditu Udalak eta Mintzalaguna ekimena ere martxan da.
Gogoan izan, bestalde, Bukalai dantza taldeak eta Loatzo Musika eskolak ekin berri diotela 2021-2022 ikasturteari.