Hilaren 18tik 20ra itxita egongo da Ugare auzora doan bidea

Asteasu errekaren garbiketa lanengatik itxiko da errepidea

Abuztuak 18, asteazkenean goizeko 8:00etan hasi eta hilak 20 ostiral iluntzera arte itxita egongo da Ugare auzora doan errepidea ibilgailuentzat, tren geltokitik tunelera bitarteko zati osoan zehar. Asteasu erreka garbituko dute paper fabrikako presatik tunela bitarte, eta errepidetan makinaria jarriko da hiru egun horietan.

Ugareko auzotarrek auzotik irteteko Villabonatik, Sacemgo zubitik egin ahal izango dute. Hori bai, auzotarrentzat SOILIK izango da erabilgarri bide hori bi norabideetan.

Barkatu eragozpenak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.