Finkatu dira Intxaur pelota txapelketako finalak

Asteburu honetan jokatu dira final-aurrekoak, eta dagoeneko badakigu zein lau pelotarik jokatuko dituzten Intxaur pelota txapelketako finalak. Promesa mailan Unai Alberdi eta Fernandez lehiatuko dira eta elite mailan Julen Alberdi zizurkildarra eta Elola arituko dira nor baino nor.

Abuztuaren 7an, larunbatarekin jokatuko dira finaleko partidak. 19:00etan hasiko dira pilota hotsak gure herriko pilotalekuan. Jubenil mailako eskuz-binakako partida izango da lehenengo eta ondoren hasiko da dira finalak. Sarrerak eskuragarri egongo dira, aurrez, Udal bulegoetan eta Iriarte tabernan. Sarrerarik geratuko balitz, Intxaur pilotalekuaren kanpoaldean jarriko dituzte salgai, partidak hasi aurretik. 3 euroko salneurria izango dute sarrerek.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.