Argitaratu berri da COVID-19ari aurre egiteko neurri berriak arautzen dituen dekretua. Hauexek dira, laburbilduta, biltzen dituen neurriak:
Ostalaritza, merkataritza, gizarte-kultur jarduera duten guneak: 01:00etarako itxi beharko dira. Neurri hau indarrean dago dagoeneko.
Musukoa: Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da aire zabaleko espazioetan, pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa bada. Ondorioz, maskara erabiltzeko beharra hedatzen da jendea dabilen herriguneetara. Neurri hau indarrean dago.
Barneko aforoa: %35era jaitsiko da ostalaritzan eta gizarte eta kultur aretoetan. Uztailaren 26an, 00:00etan sartuko da indarrean.
Erantzukizun sanitarioko betebeharrak: Kutsatuen jarraipena errazteko eta berrogeialdiak betetzeko dei berezia. Pilaketak saihestea eskatzen da eta autokontrola areagotzeko indar berezia egiteko eskatu dute.