Aurreko larunbatean, uztailaren 17an, goizez, Villabonako Olaederra Kiroldegiko frontoian Liga Nazioaleko 3. jardunaldia ospatu zen eta aldi berean Gasteizen Euskadiko 20 Urtez Azpikoen Euskadiko Txapelketa.
Gasteizen taldeko pultsulari gazteenek hartu zuen parte. Lan kontuak tarteko, taldeko beste 2 pultsularik ere Villabonatik kanpo altxa zuten Ligako Jardunean, batak Madrilen, besteak Valentzian.
Hala ere, 3 pultsulari hauei emaitzak konbalidatzen diete hemen ospatu genuen txapelketarako. Gainontzeko pultsulariak Villabonan aritu ziren lehian.
Hauexek uztailaren 17an loruttako emaitzak:
MUTILAK - 1 TALDEA - OHOREZKO DIBISIOA Ekaitz Cortajarena, Mikel Alvarez, David Rubio, Gorka Endjilo, Asier Gallego, Jon Ander Iriarte Lortutako puntuak:1720,23
MUTILAK - 2 TALDEA - LEHEN DIBISIOA Alejandro Tomás, Pablo Ucero, Jon Rodriguez, Borja Mujika, Eki Lizaso Lortutako puntuak:1233,49
NESKAK - 1 TALDEA - LEHEN DIBISIOA Naiara Madrid, Daniela Perez, Susana Dávila, Elena Mangas Lortutako puntuak: 763,35
NESKAK - 2 TALDEA - bigarren dibisioa DIBISIOA Amaia Blanco, Nalu Herranz, Zaloa Iturbe Lortutako puntuak: 432,27
Azpimarratzeko da taldekoa den Eki Lizaso Bringas pultsulariak egin zuen lana. Bera izan zen Gasteizen 20 urtez azpiko txapelketan parte hartu zuena eta 15 urte besterik ez baditu ere, ondo merezitako Euskadiko 2. postua lortu zuen. Bere marka pertsonalak hautsi zituen, arrankadan 94 kilo altxatuz eta bi denboratan 110 kilorekin eta oso gutxigatik ez zuen lortu 114 kilo behar bezela altxatzea. Lan bikaina taldeko pultsulari gaztetxo honena, kontuan izanda gainera, kirol honetan oso denbora gutxi daramala. Entrenatzaile Batis Kortajarena eta taldeko kide guztiek zoriondu nahi dute Eki eta lerrootatik ere, zorionak Eki!