Zizurkilgo festa batzordeko kideek jakinarazi dutenez, aurtengo abuzturako ere asteburu kulturala antolatu dute Zizurkilgo herrigunean.
KULTUR ASTEBURUA 2021
Abuztuak 13, ostirala
- Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, puzgarriak P.M. Otaño plazan.
- 19:00etan “Frontona” antzezlana, Intxaur frontoian.
Abuztuak 14, larunbata
- Goizeko 09:30etan hasita, “Konkis Txiki” 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat erronka eta proba dibertigarriak herrigunean zehar. Goizeko 11:00etan 6 urtetik beherakoentzat jolasak P.M. Otaño plazan.
- Arratsaldeko 18:00etan “Mikra” zirko emanaldia P.M. Otaño plazan.
- Gaueko 22:30etan, Julen Alonso eta Oinkariren eskutik “Sutan Dantzan” ikuskizuna Intxaur frontoian. *
Abuztuak 15, igandea
- 11:00etan, Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.
- 12:00etan, Herri kirol saioa:
Aizkoran, Jon Irazu-Txomin Amondarain
Unai Otaegi-Joseba Otaegi
Harri-jasotzen, Udane Ostolaza
- 19:00etan, bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai-jartzen, Igotz Alkorta.
*OHAR GARRANTZITSUA: Aforo mugengatik, gonbidapenak beharko dira “Sutan Dantzan” ikuskizunerako eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai.