Ostiral honetan bertan abiatuko da LAU ETA ERDIKO INTXAUR TXAPELKETA. Iluntzeko 19:00etan jokatuko da lehen kanporaketa. Bi partida jokatuko dira egun horretan: alde batetik, elite-mailako Urbieta eta Elola, eta, bestetik, promesa-mailako Oskoz eta Senar.
Igandean, uztailaren 18an, jokatuko dira hurrengo partidak, eguerdiko 12:00etan. Kasu horretan ere bi partida jokatuko dira: elite-mailako Landa eta Espinal, alde batetik, eta, bestetik, promesa-mailako Amiano eta Igoa, bestetik.
Partida hauek ikusi ahal izateko, GONBIDAPENAK doan izango dira, eta udal-bulegoetan eskuratu ahal izango dira. 943691012 telefono-zenbakian ere erreserbatu ahal izango dira, udal-bulegoetara etortzeko zailtasunak edukiz gero.
Finalaurrekoetarako eta finalerako txartelek 3 euroko kostua izango dute.
Bestalde, igandean, uztailaren 18an AZKARTASUNEKO SEGA TXAPELKETA jokatuko da arratsaldeko 18:00etan, Nekola baserriko zelaietan.
Emakumezkoen mailan bost emakume neurtuko dira, eta gizonezkoen mailan, berriz, lau gizonezko.