LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da gaur. 1969ko ekainaren 28an, errebolta bat egon zen New Yorkeko Greenwich auzoko Stone WallInn tabernan. Gertakari hark ekarri zuen gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen askapen mugimendua sortzea.
Urte hauetan zehar egindako borroka eta lanari esker, hainbat eskubide aitortu zaizkie, baina oraindik ere badaude arrazoiak borrokan jarraitzeko. Izan ere, homo-trans-bifobia indartsu dabilil hainbat esparru ideologikotan, bai eta jendartearen parte batean ere. Eta horrekin batera, gainerako herritarrek dituzten eskubide berdinak eskuratzeko urratsak oraindik emateko daudelako.
Gaurko eguna gogoan, Zizurkilgo Udalak ostadarraren bandera jarri du udal eraikinetan.