Ekainaren 26tik aurrera ez da musukorik jarri beharko kanpoaldean

Halaxe iragarri du Pedro Sanchezek, gaur goizean egindako agerraldian. Datorren ostegunean onartuko du arau berria Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta ekainaren 26an sartuko da indarrean.

Kanpoaldean ez da musukorik erabili beharko, segurtasun distantzia betetzea posible denean. Bestalde, gaur arratsaldean elkartuko da LABI eta zenbait neurri lasaitzea aurreikusten da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.