Pandemiaren eraginez etenaldia egin ostean, berriro hasiko dira adinekoak Zizurkildik Asteasuko bidegorrian zehar ibilbidea egiten.
Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta, 3 distantzia proposatzen dituzte, bakoitzaren gaitasunaren arabera:
- Burrusti baserriraino
- Martxetaundi baserriraino
- Asteasuraino
Goizeko 10:00etan abiatuko dira denak Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta amaiera ere denek batera emango diote eguerdiko 12:00etan, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Ondoren, hamaiketakoa izango da ibilaldian parte hartzen duten guztientzat.
Lehenengo irteera ekainaren 25ean izango da, hurrengo asteko ostiralean, eta bigarrena uztailaren 14an.
Aforoak kontrolatu ahal izateko eta aurreikuspenak egiteko, izen-emateak Zizurkilgo udal-bulegoetan jasoko dira edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean.