Joan zen maiatzaren 21ean hitzarmena sinatu zuten Oinherrik eta Zizurkilgo Udalak. Herri hezitzaileak sustatzeko elkartea da Oinherri eta urtebeteko hitzarmena sinatu zuen udalarekin. Honenbestez, herri hezitzaileen sareko parte da Zizurkil.
Jardunaldi baterako deialdia luzatu berri du Oinherri elkarteak. Uztailaren 1ean, 'Herri bat hezkuntzatik eraikitzen' izenburupean, hezkuntzaren inguruko hausnarketak egingo dituzte Errenterian.
Euskal Herriko hezkuntza herri hezitzaileen ikuspegitik zer nola ikusten dugun eta, hezkuntza ulertzeko modu honek, hezkuntza estrategia bateratu bateranzko norabidean egin dezakeen ekarpena lantzea da jardunaldiaren helburu nagusia.
Uztailaren 1ean, ostegunarekin egingo dajardunaldia, Errenteriako Lekuona Kultur Fabrikan. Egun osoko ekimena izango da; 09:30-13:30 eta 15:30-17:30.
Elkar zaintzeko osasun neurriak bermatuko dituzte antolatzaileek.
Izena emateko, honako webgunean sartu behar da: http://herrihezitzailea.eus/
Azken eguna: Ekainaren 27a, igandea.