Ikerketa arkeologiko bat bertatik bertara ezagutzeko gogoa eta interesa dutenek, horretarako aukera paregabea izango dute datozen bi larunbatetan, Zizurkilen.
Urkamendi mendian, karlistaldiekin lotura duten arrastoen bila arituko dira datozen egunetan Burdina taldeko kideak, Aranzadi Zientzia elkarteko kideen gidaritzapean. Gure herriaren historia bertatik bertara ezagutu, jendea ezagutu eta ikerketa arkeologikoak nola egiten diren ezagutzeko aukera bikaina eskainiko dute, gainera. Ekainaren 5ean eta 12an auzolandegiak egingo dituzte bertan. Auzolandegietan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez Udal Bulegoetan izena ematea: 9943 69 10 12 (4. luzapena).