Gaur, ostirala, maiatzak 28, bizikleta mekanikako tailerren azken saioa izango da, 18:30etik 20:30era bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko gimnasioan. Direkzioa eta suspentsioa landuko dute. Horrez gain, Danena futbol taldea ate irekiak egitekotan da gaur, Danenaren futbol-zelaian, 2010-2011-2012 eta 2013 urteetan jaiotakoei zuzenduta. Arratsaldeko 17:30ean izango da.
Asteburuko ekintzekin jarraituz, bihar, maiatzak 29, larunbata, EMAKUMEAK izeneko emanaldia eskainiko da Herriguneko elizan, Zizurkil Goian, iluntzeko 19:30ean.
El Salvadorren “abortu delitua” egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortutako proiektua da EMAKUMEAK. Dokumentala eta dantza-emanaldia izango dira. Esteka honetan ikus dezakezue dantza-emanaldiaren laburpen txiki bat: HEMEN
Gonbidapenak DOAN eskura ditzakezue Zizurkilgo udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian (4. luzapena).
Gainera, maiatzaren 29an, larunbatean, Tolosaldeko bertso eskolen eguna ere izango da Zizurkilgo Herrigunean.