Joan zen udaberrian zinema-estudio bihurtu zen Zizurkilgo Areta-azpikoa baserria. Ilargi guztiak filmeko hainbat eszena grabatu zituzten bertan, eta Zizurkilgo beste zenbait puntutan ere aritu ziren grabaketa lanetan.
Maiatza erdialdean estreinatu zuten filma, eta asteburu honetan, Villabonako Gurea aretoan izango da ikusgai. Igor Legarreta da zuzendaria eta drama eta fantasia uztartzen ditu filmak. Aktore taldearen buruan Haizea Carneros 12 urteko neskatoa dago, bere lehen paperean, eta ondoan izango ditu Josean Bengoetxea, Itziar Ituño, Lier Quesada, Zorion Egileor eta Elena Uriz.
Gurea zineman izango da ikusga filma honako ordutegian:
- Larunbata, 19:00.
- Igandea, 19:00
- Astelehena, 19:00. (ikuslearen eguna).
Gurea zinerako saioetarako sarrerak salgai daude lotura honetan: ESKURATU SARRERAK. Pertsona bakoitzak 3 sarrera eros ditzake, gehienez.