Bulandegi bideko berritze planaren zirriborroa aurkezteko bilerak, datorren astean

 

Datorren astean hiru bilera egingo dira herritarrekin, Bulandegi bidearen berritze planaren zirriborroa aurkezteko.

Planaren inguruko informazio orokorra azalduko dute bilera horietan. Berritze planari ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek eta horretarako, fitxa bat bete beharko dute, idatziz. Aurkezpen bileratan banatuko dira fitxa horiek. Proposamen edo ekarpen guztiak teknikoki aztertuko dira eta herritar bakoitzak erantzuna jasoko du, egindako proposamen hori proiektuan txertatua izango den edo ez, eta arrazoiak azalduz.

Elizan egingo dira aurkezpenak datorren astean zehar. Maiatzaren 24an, astelehenarekin, euskarazko aurkezpena egingo da, maiatzaren 25ean gaztelerazkoa, eta maiatzaren 26an berriz, elebitan. Bilera guztiak 19:00tan hasiko dira.

Egoera dela eta, elizaren gehienezko edukiera 80 pertsonakoa da. Garrantzitsua da bilerara gerturatzeko asmoa duten herritarrek Udal bulegoetan izena ematea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.