LGTBI fobiaren kontrako eguna da gaur

Maiatzaren 17a da gaur, LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Orokorrak homosexualitatea buruko gaixotasuneko zerrendatik ezabatu zuen. Egun, maiatzaren 17an ospatzen da, lorpen hori aitortzeko. Helburu orokorra da pertsona homosexual, bisexual eta transexualek sufritzen duten diskriminazioa salatzea eta haien eskubideen aldarrikapena egitea. Zizurkilgo Udalak bat egiten du gaurko aldarrikapenekin.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.