Batetik, konposta etxean egiten dutenei zuzenduta, zalantzak argitzeko saioa antolatu dute, maiatzaren 20rako. Auzokonposta edo etxekonposta egiten baduzu, edo zure biohondakinak konpostatzen hasi nahi baduzu, teknikariak zalantzak argitu ahal dizkizu maiatzaren 20an: - 09:00etan Elbarrenako auzo konpostagunean - 09:30ean Zizurkil Goiko auzokonpostagunean.
Bestetik, hondakin organikoak etxean konpostatzen hasi nahi dutenei zuzendutako deialdia ere antolatu dute. Interesdunek, informazio puntura gerturatu ahal izango dute azalpen guztiak jasotzera: Maiatzaren 24an, Pello Mari Otaño plazan egongo dira 16:30etatik 19:30etara. Joxe Arregi plazan berriz, maiatzaren 28an jarriko dute informazio puntua, 16:30etatik, 19:30etara.
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker garatzen da hondakinen inguruko programa eta programa horren baitan antolatu dira bi formazio saioak.