Euskaraz jarduten duten kultur sortzaileen gida egiten ari da Galtzaundi

Eukaraz jarduten duten Tolosaldeko kultur sortzaileen gida osatzen ari da Galtzaundi euskara taldea.

Herri asko, aste kulturalak edo kultur programa bat osatu nahian, ze ekitaldi antolatu jakin ezinik ibiltzen da. Ikuskizunak, hitzaldiak, emanaldiak, etb. eskainiko dituen sortzaile euskaldunen informazioa jendearen eskura jartzeko beharra ikusi du euskara taldeak; baita ikasturte guztian zehar edo epe laburragoan ikastaroak euskaraz emateko prest dagoen jendearena ere.

Emanaldirik edo ikastarorik eskaintzen baduzu, eta Tolosaldeko herrietan emateko prest baldin bazaude, bete honako formularioa: https://labur.eus/tolosaldekokultursortzaileak

Sortutako gida Udalen eta herri mugimenduen eskura jarriko du Galtzaundik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.