Ostiral arratsaldero bizikleta mekanika tailerra egingo dute, Danena Txirrindulari elkarteak antolatuta.
Gaur ekingo diote ekimenari, bizikletaren mantenua nola egin ikasteko eta suspentsioa nola funtzionatzen duen ikusteko
Beste hiru saio egingo dituzte jarraian. Balazta sistema ezagutuko dute maiatzaren 14an; gurpilak maiatzaren 21ean, eta direkzioa eta suspentsioa landuko dituzte maiatzaren 28an.
Bi orduko saioak izango dira guztiak ere, 18:30etatik 20:30etara.
Saio bakoitzaren prezioa 5 eurokoa izango da eta saio guztietarako izena emanez gero berriz, 15 euro ordaindu beharko dira.
Udal bulegoetan egin behar da izen-ematea.