'Kasilda, bukatzen ez den sua' antzezlana eskaini zuten larunbatean

 

Larunbatean, maiatzak 8, Zizurkilen jaio zen emakume iraultzaile baten bizimodua ezagutu ahal izan genuen “Kasilda, bukatzen ez den sua” antzezlanari esker.

Kasilda Hernaez Vargas da antzezlaneko protagonista. Fraisoron jaio zen Kasilda, 1914an, eta Donositan hazi zen. Ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zen, bai 36ko Gerran eta baita bere bizitza osoan zehar ere.

Haren bizipenak antzeztu zituzten Goitibera antzerki taldeko kideek. Bere borrokarako grina, espetxeratzea, fronteko ibilkerak, bere hausnarketak, bere izaera... gertutik ezagutzeko aukera izan zuten Intxaur pilotalekuan bildu zirenek.

Harrera ederra egin zioten zizurkildarrek antzezlanari bere estreinaldian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.