Pedro Mari Otaño ikastetxeko bosgarren mailako ikasleekin bildu zen atzo Iker Urruzola alkatea. Elkarrizketa egin zioten gazteek alkateari, eskolako aldizkarian txertatzeko.
Hamasei galderaz osatutako sorta zuten prest ikasleek, eta ederki aritu ziren. Alkatetzaz, zaletasunez, pandemiaz..., gai ezberdinen inguruan aritu ziren.
Taldeko argazkia ateraz amaitu zuten elkarrizketa.