Iker Urruzola alkateak Tolosaldea Lanbide Heziketa institutua bisitatu zuen atzo. Lanbide Heziketako eskaintza eta instalakuntzak ezagutu zituen, Villabonako alkate Beatriz Unzue, eta Xabat Laborde alkateordearekin batera. Institutuko arduradunak izan zituzten gidari ikastetxean barrena, eta eskaintza osoaren berri eman zieten.
Maiatzaren 11, 12 eta 13an ate irekien jardunaldiak egingo dituzte bertan, bai on line, eta baita modu presentzialean ere.
Eskaintza zabala du Tolosaldea LH institutuak:
Erdi maila: Instalazio Elektriko eta Automatikoak; Mekanizazioa; Soldadura eta galdaragintza; Merkataritza Jarduerak; Mikroinformatika sistemak eta sareak; Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaritza.
Goi maila: Eraikuntza metalikoak; Automatizazioa eta robotika industriala; Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa; Administrazioa eta finantzak; Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea; Sareko informatika-sistemen administrazioa; Mekatrokina industriala; Egokitzapen fisikoa.
Infomazio gehiago eskuratzeko, nahiz izena emateko: www.tolosaldealh.eus / 943 65 11 47