Zizurkilgo Udalaren adierazpena

Ohar honen bidez herrian izan den indarkeria matxista kasu baten berri jaso ostean Zizurkilgo Udalaren adierazpena bidaltzen dizuegu.

 

Joan den apirilaren 18an Zizurkilen indarkeria matxista kasu bat izan zela jakin du Udalak. Ikerketak eta justiziak bere bidea egingo du, eta Udalak horren jarraipena egingo du. Baina gertakari hauen aurrean Zizurkilgo Udalak berretsi nahi du sexu eraso guztien aurkako jarrera eta babes osoa adierazi nahi dio erasoa salatu duen emakumeari.

 

Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza.

 

Udalak indarkeria matxistarik gabeko herri baten aldeko konpromisoa azaltzen du eta, norabide horretan aurrera egiteko lanean jarraituko du. Konpromiso irmoa dugu herrian indarkeria matxistaren aurkako protokolo orokorra sortzeko, osasun baldintzek horretarako aukera eman bezain pronto.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.