Ilargiaren arabera antolatutako egutegia erabiltzen zuten antzinako euskaldunek. Egutegi horren arabera, pasa den igandean sartu ginen urte berrian.
Hori ospatzeko, ekitaldia antolatu zuten Herribizigune elkarteko kideek. Taloak janez, elkarrekin egon eta arratsalde polita pasatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.