Iruzur modu baten inguruko oharra zabaldu du Ertzaintzak

SIM SWAPPING izeneko sistema erabiltzen dute iruzur berria egiteko. Iruzur hori egiteko, biktimaren nortasuna ordezkatzen dute, SIM txartelaren kopia bat eskuratzeko eta eduki osoa beste terminal batetik eskuratzeko.

Iruzurgileak txartelaren kopia bat lortzea du helburu. Horrela, biktimaren txartela "baliogabetzen" du eta bigarren txartela edukita operatibizatzen du. Datu pertsonalak eskuratzeko eta IMSren kopia eskatzeko baliabideak askotarikoak dira -PHISHING, malware- [adibidez, profilen azterketak sare sozialetan]. Iruzurgileek, datu horiek eskuetan dituztela, tTelefoniako zerbitzuaren hornitzailearekin harremanetan jarri, eta biktimarena eginez, SIM txartelaren kopia bat eskatu besterik ez dute egin behar.

Alde batetik, banketxeek online eragiketak egitean sortzen duten baieztapen-kodearekin SMSak jasotzeak aukera ematen die iruzurgileei erosketak egiteko, dirua transferitzeko edo maileguak eskatzeko, besteak beste.

Bestalde, IMSn gordetako datuetara sartzearekin batera, banku-txartel birtuala ere eskura daiteke, eta, horrela, establezimenduetan erosketak egin edo dirua aurrez aurre ateratzea lortzen dute.

Iruzur horien zenbatekoa oso zabala izan daiteke: kargu txikiak erosketengatik, milaka euro mailegu-kontratazioengatik eta transferentziengatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.