Ilargiaren araberako egutegia erabiltzen zuten euskaldunek antzina. Egutegi horren arabera, urte berrian sartzera goaz datorren asteburuan eta, hori ospatzeko, ekitaldi berezia antolatzen ari dira Herribizigune elkarteko kideak.
17:30etan jarri dute hitzordua, Pello Mari Otaño plazan. Giro goxoan, talo-merienda egingo dute bertan, musikaz lagunduta. Euskal egutegia gogoan izan eta urte berriari ongi-etorri egiteko aukera polita, beraz, igande arratsaldean.