Ekintza bereziak prestatu ditu Gaztezulok Aste Santurako

Aste Santua ate joka da dagoeneko, eta Gaztezuloko kideek hainbat ekitaldi antolatu dute herriko gaztetxoentzat.

LH 4-6 arteko gazteentzako, esaterako, irteera antolatu dute Galaxi Parkera, apirilaren 6rako.

Beste alde batetik, Euskal Itsas Ondarea ezagutzeko irteera antolatu dute DBH1-4 adin-tarteentzat, apirilaren 8rako.

Azkenik, Gazte Ekintzaile Taldeak (GET) hirugarren ekintza bat antolatu du Pazko Asterako. Apirilaren 9an Olinpiada eguna egingo dute  LH5-DBH2 tarteetako gaztetxoei zuzenduta. Izen-emateak Whatsapp bidez edo modu presentzialean egin ahal izango dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.