Banderak trukatuko dituzte Zizurkilgo Udalak eta Realak

Apirilaren 3an Kopako finala jokatuko du gizonezkoen Realak, Sevillan, Atlheticen kontra. Pandemia dela eta, ikuslerik gabe jokatuko dute partida. Partida garrantzitsua da talde gipuzkoarrarentzat eta, azken aste eta egunetan, epeltzen ari da partidaren inguruko giroa.

Giro horri lotuta, eta zalegoaren indarra piztu eta sentitu nahian, Gipuzkoan barrena dabil egunotan Realaren autobus ofiziala. Ostegun goizean iritsiko da autobusa Zizurkilera. Pello Mari Otaño plazan egingo du geldialdia, 10:25etan. Udaleko kideak bertan izango dira zain. Futbol taldearen abdnera txuri-urdina ekarriko dute Realeko ordezkariek, Zizurkilgoa eramango dute Udal ordezkariek. Trukatu egingo dituzte bi banderak. Zizurkilgo Udaleko balkoian Realeko bandera jarriko dute eta Zizurkilgo banderak Sevillaraino bidaiatuko du. Halaxe egingo dute Gipuzkoako hainbat eta hainbat herritako banderek ere. Lurraldeak futbol taldeari emandako babesa eta indarra irudikatuko dute modu horretan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.